XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sorturiko berben azterketa taldeak berak egin behar du hezitzailearen laguntzarekin, ezen ez, beronek bakarrik taldearen laguntzarekin.

Rio Grande do Norte estatuan egindako esperientzian, pentsamendu hitzak deitzen zieten terminoak zirenei eta hitz hilak ez zirenei.

Izan ziren, baita, adibideak, eridete fitxaz mekanismo fonemikoak eskuratu ondoren, fonema konplexudun eta oraindik aurkeztu ez zitzaizkien hitzak idazten zituzten gizonenak tra, nha, etab..

Angicosko Rio Grande do Norte Kultura-Zirkuluetariko batetan, geure alaba batek, Magadalena, koordinatua, debatearen bostgarren egunean, ia fonema bakunik ere agertzen ez zelarik, partaidetariko bat arbelera joan zen pentsamendu hitz bat idazteko asmoarekin.

Eta idatzi zuen: O povo vai resover [zuzena resolver da] os probemas [zuzena problemas da] do Brasil votando conciente [zuzena consciente da].

(Herriak konponduko ditu Brasilen arazoak, kontzienteki bozkatuz).

Esan behar da, baita, kasu hauetan testuak taldean debatitzen zirela, geure errealitate barruko haien esangura eztabaidatuz.

Nola azaldu orain egun gutxira arte alfabetatugabea zen gizon batek, fonema konplexudun hitzak, ikasi baino lehen idatzi izana?

Izan ere, konbinazio fonetikoen mekanismoa menperaturik izatean, hitz egin zuen bezala adierazten saiatu eta lortu zuen.

Eta hau herrian gauzatutako esperientzia guztietan egiaztatu zen, eta, geuk koordinaturik, Hezkuntza eta Kultura Ministeritzaren Alfabetatze Programa Nazionalaren bitartez hedatu eta sakondu egingo zirenetan, alegia.

Baina etenik geratu zen kolpe militarraz.

Azpimarratu egin behar dugula uste dugun funtsezko baiezpen bat da, helduak alfabetatzeko, eta alfabetakuntza mekaniko hutsa eta oroimenezkoa izan gabe, kontzientzia har erazi behar zaiela beren alfabetatzea lor dezaten.

Gizakia, metodo eraginkor batek bere problematikaz, bere norbanako-izaeraz, subjektu izateaz kontzientzia hartzen lagunduko dion ber, izango da aukera egiteko gai.

Bera politizatuko da gero.

Angicos-ko alfabetatugabe ohi batek, Goulart lehendakariaren aurrean, honek beti lagundu izan digu gartsu, eta beraren segizioaren aurrean, adierazi zuen, iadanik ez zela masa, herria baizik, esaldi hutsa...